XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jauna, ¡ez naiz diña, Zu nere barrumbe errucarrian sartzeco!.

Elizac etzaitu beartzen comulgatzera, artaraco diña zeralaco, baizic comunioaren premia daucazulaco zure Maisu guziz andi eta santuagañaco diñeztasun alic guchien izan dezazun.

Deitzen dizu maiz comulgatzera, ez santua zeralaco, baizic, santu izatera, eltzeco; ez sendoa zeralaco, baizic argala, indarguchicoa, gaitzera griñatua, engañatzen erraza eta araguizcoa zeralaco.

Jaungoicoaganaco beldurra ezta birtutea.

Santutasuna dago amorioan, (1) Jaquiñ bedi, emen eztala itz eguiten Espiritu Santuaren doaia dan Jaungoicoaran beldurraren gañian, baizic escrupulu gueieguizcoaz, gauz onac eguitetic aldentzen gaituan beldur guezurrezcoarenean Oraiñ bada: amorioac aldentzen du beldurra; bada beldurra daucanac sufritu eguiñ bear du, eta baita galdu ere on guziac baño obea dan, eta gure adimentuac eta biotza Jesucristogan gordetzen dituan Jaungoicoaren paque ori.